Nire
bizitzako lehenengo ogia egitea pentsatu nuenean, ez nekien nondik hasi
eta sarean begiratzea bururatu zitzaidan. Hasi eta berehala, ez nekien
nondik jarraitu. Toki askotan begiratu nuen baina gauza asko eta asko ez
nituen ulertzen.
Buff!!!,
hau marka. Non sartu naiz? Merezi al du halako zerbaitetan hastea? Joe,
zer da ama orea? Zer okin legamia? Indar irina, zein irin da hori?
uff!!!
Ostia!!
euro bat hartu, beheko okindegira joan eta egina dago, erreza da, baina
ez, ez dut nahi horrela jarraitzerik, benetako ogia jatea nahi dut
beraz, aurrera!!!
Nondik hasi? Nik emandako lehenengo pausotik, zer moduz?
AMA OREA
Ogi munduan emandako lehenengo pausoa, hau izan zen, Ama orea. Zergatik
hau? Baaa ogia egiteko prozesua ahal dan eta naturalagoa izatea nahi
nuelako eta horretarako, etxean egindako legamia erabiltzea pentsatu
nuen. Sareko blog batean nola egiten den ikusi nuen, eta han azaldutako
metodo bat erabiliz egitea lortu nuen. Metodo hori da hemen jartzen
dizuedana, bideoak eta guztiz. Ez da betere zaila, egunetako prozesua
denez pazientzia pixkat eskatzen du, besterik ez!!
Beharbada
ez zaizue joango bideoetan ikusten den bezala, baina ez larritu eta
jarraitu!! Giro tenperatura eta irinen arabera, denbora gehiago edo
gutxiago beharko duzue eta. Inportanteena metodoa da, ez irudiak, ados?
Nola egin?
1. eguna.
Osagaiak:
20gr. zekale irin integrala (belardendetan)
20gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
2 koilaratxo jogurt gaingabetua
Mahaspasa batzuk. Kontutan
izan zenbat botatzen dituzuen, aurrerago den denak atera behar
dituzuelako. Ez dira izan behar azal disdiratsua duten hoietarikoak,
azala pixkat zurituta dutenak baizik.
50gr.ur
Horrez gain pisu bat (zehatza bada, hobe), koilaratxoa, kristalezko poto bat, trapu zatia eta gomatxo bat ere beharko dituzue.
Bideoa, hemen.
Oharra.- Kontutan
izan irinen arabera ur gehiago edo gutxiago zurrupatuko duela, ados?
Nahastu ondoren testura ahi (papila) lodi batena izan behar duela eta
giro tenperatura egokiena 20-25º artean dela, ados?
2. eguna
Osagaiak:
50gr. ur
20gr. zekale irin integrala (belardendetan)
20gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
3. eguna
Gaurko honetan, osagaiak bikoiztu egingo ditugu, eta agian burbuilatxo batzuk ikusiko dira.
Osagaiak:
100gr. ur
40gr. zekale irin integrala (belardendetan)
40gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
4. eguna
Gaurkoan,
mahaspasak kenduko dizkiogu eta pototik daukagunaren 2/3 aterako
ditugu. Aurrerantzean, irin zuriarekin elikatuko dugu horrela, ama ore
zuria lortuko dugulako eta irinaren arabera ogi zuria edo integrala egin
ahal izango dugulako, ulertzen? Ama orea integrala bada, ogi zuria
egitea ezinezkoa baita ados?
Burbuilak, atzo baino askoz gehiago egon beharko lirateke.
Osagaiak:
100gr. ur
125gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
5. eguna
Ama
orea hasi egin da, berriz ere 2/3 aterako ditugu. Hemendik aurrera
potoa markatzea komeni zaigu, puntu gorena noiz hartzen duen jakitzeko
eta momentu horretan elikatzeko, nahiz eta 24 ordu ez pasatu.
Osagaiak:
Hemendik aurrera eta prozesoa amaitu arte, atzoko osagai berberak erabiliko ditugu.
Bideoa, hemen.
6. eguna
Ikusten
duzuenez, burbuila geroz eta gehiago daude eta egunak pasa ahala geroz
eta azkarrago hartzen du puntu gorena, ia prest dagoenaren seinale da.
Prozesoa beste pare bat egunetan jarraitzea komeni da, ama orea indartsu
egoteko. Ondoren, bildur barik, ogia egin dezakezue.
Osagaiak:
Esandako moduan, azken egunetako berberak.
Bideoa, hemen.
Oharra.- Ama
orea behin egiten da, nireak dagoeneko 20 hilabete (2011-01-12) ditu. Hori bai, ondo
zaindu beharko dugu bestelaaa .... eta horretarako ondo kontserbatu behar da, noski.