2012/05/04

Hirurak baten

Normalean, ogia multzoka egiten dut -momentu honetan izozkailuan zortzi bat kilo ditut- eta gero denboralditxo baten ez dut ezer egiten. Horrek zer esatea nahi du? ba, ditudan bi ama oreak geldirik egoten direla, baina ez elikatu barik. Behin susto galanta izan nuelako erabaki hori hartu nuen.
Horregatik pasa zen zapatuan biak elikatu (integrala ta txuria) nituen, baina ez ogia egiteko asmoarekin, ez. Bapatean, hozkailuan legami gramo bat neukala ere gogoratu nuen, eta ziur asko nonbait zerbait irakurrita neukalako bonbilla piztu zitzaidan.
Ogia egiteko nahiko erradikala naiz eta ia beti irin ekologikoak eta ama oreak erabiltzen ditut, baina batzuetan legamia ere, beti prefermentoak prestatzeko. Beraz, gaurko ogia egiteko hirurak erabili nituen, hortik sarreraren izenburua.



Zekale ama orea:
  • Zekalezko ama ore integrala, 15 gr.
  • Ura, 140 gr.
  • "RdS" zekale irin integrala, 140 gr.
Nahastu eta 26ºtan 17 ordu izan nuen.

Gari ama orea:
  • Gari ama orea, 10 gr.
  • Ura, 50 gr.
  • "Los Pisones" galirin txuria, 100 gr.
Nahastu eta giro tenperaturan 13 ordu inguru izan nuen.

Prefermentoa:
  • "Los Pisones" galirin txuria 100 gr.
  • Legami freskoa, gramo bat.
  • Ura, 100 gr.
Nahastu eta 17 ordutan izan nuen, euretariko bederatzi eta erdi hozkailuan.

Orea:
  • Zekale ama ore integrala.
  • Gari ama orea.
  • Prefermentoa.
  • "RdS" zekale irin integrala, 195 gr.
  • "Los Pisones" galirin txuria 100 gr.
  • Ura, 150 gr.
  • Gatza, 12 gr.


















Bol baten osagai guztiak nahastu. Mahaia eta eskuak olioztatu, eta oratu. Ondoren, olioztatutako bol baten sartu eta laga 25ºtan ordu eta erdi lehenengo fermentazioa egiten. Tolesdura bat eman nion baina egia esaten badizuet ez zeukan horren beharrik. Boletik atera, formatu eta moldean sartu. Bigarren fermentazioa moldearen ertzera ailegatu arte, 21ºtan ordubetekoa egin zuen. Labean, lehenengo 10 minutuak lurrunarekin eta 250-225ºtan egon zan eta beste 45 minutu 210-200ºtara.














Normalean moldeko ogiak lurrun barik egiten ditut, baina aurreko bati jarri nion eta emaitza gustatu zitzaidanez, honi ere jartzea erabaki nuen.
Hankaz gora jausteko modukua dago, go-xo-a. Ogi sendo? hauek geroz ta gehixao gustatzen zaizkit, maiteminduta naukate.

Ahal baduzue zoriontsuak izan, edo ahalegindu behintzat.

Muxu bat.

4 comentarios:

  1. Curioso pan Juantxo, me tiene intrigada esa forma de autogreñado de la corteza. ¿estas contento con la miga, no?
    Muxuak

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupiii Roser,
      La verdad es que estoy encantado con el panaco este. El autogreñado se dio así, sin mas. La miga, y todo el resto del pan, ex-qui-si-tooo.

      Petons.

      Eliminar
  2. ikusten dudanez zure ogiak gero eta konpexuagoak dira. Ez konplexuak egiteko zaila ikusten ditudanik, ama ore biek ta prefermentuak zapore ugari eman diotelako baizik.
    Niri ere ogi mamitsuak ta "dentsuak" asko gustatzen zaizkit.
    Ogi dotoria.
    Muxu haundi bat.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupiii Teba,
      Egia esaten badizut, lerdokeri bat izan zan. Momentuan bururatutako gauza bat, besterik gabe.
      Ama oreak eta prefermentoa kontrolatzeko gai izanda erreza da, ez dauka inungo misteriorik.

      Muxu haundi bat zutzat ere.

      Eliminar