2012/02/27

Borodinsky

Ogi errusiarra. Erreza, oso erreza. Dena zekalea denez ez dago oratu beharrik, osagaiak nahastu ta moldera. Hori baino errezagorik, zer? Denbora bat pasa ondoren paketea zabaldu, probatu ta ... geroz ta argiago daukat zekaleak maiteminduta naukala.
Foro del pan-en dagoen errezeta baten oinarritu naiz. Aldaketa batzuk egin dizkiot nire moldea 25 zentimetrokoa delako.
Osagaiak:
  • *Zekale ama ore integrala 380 gr.
  • Zekale irin txuria 325 gr.
  • Ura 240 gr.
  • Eztia 25 gr.
  • Malta irina 20 gr.
  • Gatza 7 gr.
  • Martorri ehotua 6 gr.
  • Martorri haziak.
*Ama orea bi bider elikatu nuen.
Lehenengoan, 42gr. (ama ore) + 42gr. (ur) + 42gr. (zekale integrala)= 126 gr. ama ore.
Bigarrenean, 126 gr. (ama ore) + 169 gr. (ur) + 85 gr. (zekale integrala) = 380 gr. ama ore.

Bol baten osagai guztiak ipini martorri haziak ezik, eta ondo nahastu. Moldea olioztatu eta martorri haziak bertan ipini. Orea barrura sartu, estali eta fermentatzen utzi. Kasu honetan, 25ºtan, hiru ordu egon zan.
Momentu horretan labea martxan ipini, eta 240ºra heltzen denean moldea sartu. Hamar minutu pasa ondoren, tenperatura 200ºra jaitsi ta 50 minututan egina dago. Atera eta parrilla baten gainean laga hotzitu arte. Ondoren estali, eta ahal baduzue 48 ordu izan horrela. Nik, 36 ordu aguantatu ditut bakarrik.
I-zu-ga-rri-a, ez daukat beste hitzik.
Ogi honen buruz zerbait gehiago jakitea nahi izanez gero, begiratu hemen.

On egin!!!

Muxu bana.

3 comentarios:

  1. Aupa Juantxo,

    dastatu ondoren benetan dinotsut hauxe dala ogi mundiala.
    Erreza zure esanetan ta, laister egingo dut.

    Muxu haundiaaaa ta mila eskeeeeer guapin.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupiii Teba,
      Neri ere asko gustatzen zait, ta uste dut beste dastatzaileei ere gustatu zitzaiela. Oso oso erraza, errazagorik ez dago. Ez dago oratu beharrik eta fermentazio bakarra, txollo edarraaaa.
      Errezetari aldaketa txiki batzuk egin dizkiot ta laster igoko dut, ados?

      Beste bat zutzat guapaaaa ;)

      Eliminar
  2. Maisu, galdera bat, zekale ama orea egiteko gari ama orea martxan egon behar du? Edo hozkailutik atera eta zekalearekin zuzenean elikatu eta listo, garizkoa balitz moduan?

    Zelako itxura duen ogi honek, ziur etxean ere oso gustoko izango dugula

    ResponderEliminar